martes, 29 de mayo de 2012

0

Urtaroak



Munduak eguzkiaren inguruan ematen dituen birengatik gertatzen diren sasoiak dira urtaroak.
Birak eliptikoak direla esan daiteke eta hori dela eta 6 hilabetean baten aldez aldatzen da, 
horregatik 6 hilabetero estazio aldaketa oso bat gertatzen da eta beti iraupen berdina izaten dute.
Iraupen desberdina duten urtaroak erditik gertatzen direnak dira, ibilde eliptikoa dutenez munduaren 
abiadura aldatu egiten baita.
Urtero munduaren ibilbidea pixkat aldatzen da gardu batzuetan, baina hori ez da oso nabaria, beraz 
ez zaio kasu handirik egiten..

Orain urtaro bakoitza banan-banan aztertuko dugu.

UDABERRIA:
Ipar hemisferioan martxoaren 20 eta 21 egunen artean eta Hego hemisferioan irailaren 22 eta 23 egunen 
artean. 

UDA:
Udako solstizioan abenduaren 21ean australean eta ekainaren 21ean hasten da.

UDAZKENA:
Martxoak 20-21ean Hego hemisferioan eta iralak 22-23an Ipar hemisferioan.

NEGUA:
Abenduaren 23an izan ohi da.
0

Aste santua



Aste Santua kristauen erlijioan, Erramu igandean hasi eta Larunbat Santuan bukatzen den astea da. Egun horietan Jesukristoren nekaldia eta piztuera ospatzen da.

Egun santuak diren horiek baino lehenago Garizuma (bertan eukarista eta ostegun santua ospatzen da) ospatzen da eta Garizumarekin bukatzen da.

Aste Santua zabaltzen duen eguna Erramu Santua da. Erramu domekako ohitura bezela Euskal Herrian egun horiek bereinkatuak izan daitezen 
erramuaren adarrak eramaten dira elizara.

Ostiral Santuko eukaristian Jesusen Gurutzilkaketa ospatzen da. Hemen urrengo urteetako Ostiral Santuak:




Urteak   Datak                                                        
2000     Apirilaren 21a
2001     Apirilaren 13a
2002     Martxoaren 29a
2003     Apirilaren 18
2004     Apirilaren 9a
2005     Martxoaren 25a
2006     Apirilaren 14a
2007    Apirilaren 6a
2008    Martxoaren 21a
2009    Apirilaren 10a
2010    Apirilaren 2a
2011    Apirilaren 22a
2012    Apirilaren 6a
2013    Martxoaren 29a
2014   Apirilaren 18a
2015   Apirilaren 3a

Aste Santua kalkulatzeko arazo ugari izan dira historia zehar, horretarako sistema hau ezarri dute:
Funtzionamendua: a,b,c,d eta e letrak erabili dituzte. N eta M -ren orden 24 eta 5 zenbakiak esarri dituzte eta  A gauden urtea izango da.

a: A/19 ren hondarra
b: A/4 ren hondarra
c: A/7 ren hondarra
d: A/30 ren hondarra
e: (2b+4c+6d+N)/7 ren hondarra
d+e 10 baino txikiagoa bada paskuaren eguna martxoaren (d+e+22) izango da eta handiagoa apirilaren 
(d+e-9) izango da.

martes, 22 de mayo de 2012

0

Esperanza Agirreren deklarazioak


Ereserkia txistukatzen badute, Errege Koparen finala suspenditu beharko litzateke”, gutxi gora-behera hoiek izan dira Esperanza Agirrek, madrilgo komunitateko presidentak bota dituen hitzak Errege Kopako finalaren inguruan. 
Nik uste dut berak esandakoak ez duela zentzurik. Alde batetik ikusleak daude, beste alde batetik jokalariak, gainera politikak ez du kirolarekin kasu hontan zerikusirik baina ni ez naiz politika kontuetan sartuko, ez dudalako ezer ere ez ulertzen. Baina esan dudan bezala, alde batetik ikusleak daude, eta beste aldetik jokalariak, eta bakarrik jokalarienganako errespetuarengatik ez zen deklarazio hori egin behar, jokalari batzuentzat lehiaketa hori irabaztea ametsa da, eta emakume batek bota dituen deklarazioengatik ez da amets hori deuseztatuko.
Gainera beste adibide bat. Athletic-en edo beste zenbait Euskal taldeen partiduetan jendeak haien kontra sekulakoak abestu eta esaten ditu, eta horregatik partidak suspenditzen dira? Ezetz uste dut. Hori da dena, lotsagarria iruditzen zait jendea non sartzen den politika kontuak defendatzeko.

jueves, 3 de mayo de 2012

0

UEFA txapelketa 1976-77


Orain dela 25 urte inguru Athletic futbol taldea, UEFA europako txapelketako finalera heldu zen. Hau izan zen bere bilakaera txapelketa honetan. 
Hasieran Ujpest Dozsa taldearen gainetik pasatu zen. Etxeko partida 5-0 irabaziz, nahiz eta Hungarian beste talde hori gaindituz 1-0.
Ondoren Suitzako Basel taldearen aurka gailendu zen, San Mamesen 1-1 berdinduz eta Suitzan 1-3 irabaziz hurrengo fasera pasatu zen, final zortzirenetara alegia.
Bertan AC Milan talde Italiarrarekin aritu zen nor baino nor. 4-1 irabaziz eta 1-3 galduz. 
Hori dela eta final laurdenetan ikusi ahal izan genuen Bartzelonaren aurka. Eta nola ez, gailendu egin zen 2-1 eta 2-2 emaitzekin. 
Aste bat beranduago Molenbeek-en aurka jokatu behar zuten eta lanak beteta finalera pasatu ziren.
Juventus zuten finalean itxoiten. Baina zoritxarrez Turingo taldea gainditu zitzaien, nahiz eta itzuliko partida 2-1 irabazi joanekoan 1-0 galduz Juventusek eraman zuen etxera garaipena.



martes, 24 de abril de 2012

0

Ikusi dudan azken pelikula



Ikusi dudan azken pelikula Torrente izan da, 2011ko martxoan ateratakoa eta Crisis Letal izena duena.
Egilea: Santiago Segura.
Generoa: Akzioa eta komedia.
Denbora: 93 minuto.
Hizkuntza: Gaztelania.

LABURPENA

Hasieran Torrente deituriko lotsabako bat, ezkontza batera gonbidatua izan da eta sekulako desastrea bihurtzen dute ezkontza hori.
Rocamora deituriko pertsona batek gizon batzuk bidaltzen dute pertsona bat hiltzera eta gero Torrente egin dezatela hilketaren errudun. Eta hori Rinrin izeneko Torrenteren lagunari dirua emanez lortzen dute.
Orduan Torrente kartzelara doa baina azkenean handik irtetea lortu eta berriro Rinrin-en bila joaten da eta berriro lagunak egiten dira.
Rocamora sobornatzen dute dirua lor dezaten baina berriro harrapatu eta kartzelara doa berriro, hor amaitzen da pelikula.

NIRE KRITIKA

Pelikula ikusten duzun bitartean barre egiten dela egia da, baina egia esanda pelikula hau sekulako txorrada iruditu zitzaidan, pasatzen diren gauzak ez dute zentzunik eta ez dute lotura gertatzen diren gauzek. Baina azken baten Torrente da eta horrela lortzen du arrakasta Santiago Segurak.

jueves, 19 de abril de 2012

0

Gehien unkitu didan abestia


SUGEA SUGE:



Abesti hau, Berri Txarraken azken diskoko lehen abestia da. Unkigarria iruditu zait, metafora eder bat erabiltzen duelako abesti honen esanahia azaltzeko:
Suge bat erabiltzen du herri gisa, kasu hontan Euskal Herri gisa, eta esaten du lehen hegazti bat zela, aske zen herri bat, baina hegoak kendu zizkiotela eta orain lurretik narrastu behar dela, Euskal Herriari eskubideak kendu dizkioten bezela.
Badago zati bat "lurretik jarraitu behar badut ezait batere inporta, izango naiz ziur, narrasti guztien lagun". Kasu hontan nire interpretazioa honako hau da: Euskal Herriak lurretik jarraitu behar badu, lurretik jarraitu behar duten beste herrialdeen laguna izango dela, adibidez, kataluñarena.

Letra:

Hegazti bat naiz , hegazti bat naiz 
Bi besoak galdu nituen baina orain 
hegalak erne zaizkit eta 
banoa ezezagun zaidan
horren muina ezagutzera , banoa , hegaka. 

Banoa , koldarrik ausartenak duen determinazioaz, banoa 
eta lurretik jarraitu behar badut 
ez zait batere inporta, izango naiz ziur 
narrasti guztien lagun 

Auskalo zein den bihar 
nire oskol berria, muina da behinena 
azala aldatzeak egiten du sugea suge izatea 

Narrasti bat naiz , narrasti bat naiz 
pozoitsua sormena bezain 
badakit zein den lohiak uzten duen aho-zaporea 

Horregatikan sabelean
etorkizuna nabil zatika erruten 
eta letaginak zorrozten 

Auskalo zein den bihar 
nire oskol berria, muina da behinena 
Azala aldatzeak egiten du sugea suge izatea 

azala aldatzeak, senak

martes, 13 de marzo de 2012

0

Santiago bidea



Ver mapa más grande

http://www.zegama.net/graficos/historiaurrea1_gr.jpg

Lau etapatan banatu dut Santiago bidea egiteko modu hau.

1. Etapa

Santiago zubia - Santiago auzoa - "Nuestra Señora del Juncal" eliza - Arbelaiz palazioa - Irán udaletxea - Ventas auzoa - Belitz kalea - Altzubideko Errota baserria - GI3452 errepidea - Olaberria auzoa - Regata pintoko - Oiartzun - Antzinako peregrinoen ospitala - San Esteban de Laurtaun eliza gotikoa - Oiartzun erreka - Iturriotz erreka - Arbide regata - Sorrozarreta baserria - Borda Barri - Fransila Berri -Santiagomendi ermita - Ergobia auzoa - Florida auzoa - San Juan Bautista eliza.

2. Etapa

Santa Cruz humiladeroa - Portu auzoa - Igarategi Industrial poligonoa (1,8 Km) - Urnieta (2,8 Km) - Erratzu industrialdea - Leizotz poligonoa (4,9 Km) - Plazaola trenaren tunela (6 Km) - Andoain - San Martin eliza (7 Km) - Leitzaran ibaia - Oria - Santa cruz ermita - Izturitzaga Etxea - GI-3610 (8,8 Km) - Zubimusuko zubia - Oria ibaia - Villabona -Zubimusu zubia - Zizurkil (12,3 Km) - Anoeta - GI3411 errepidea - Benta poligonoa - Santa María de Tolosa plaza(18,9 Km).

3. Etapa

Santa Maria eliza - Gaztelako portala - Foru Aldundia - Oria - Alegia - (AUKERAKOA: Usabal parke industriala - Alejo Nea baserria- (3,8 Km) San Salvador eliza - Alegia- Oria ibaia) - San Juan Bautista eliza (6,7 Km)- Bidegorria, GI-2131 parean - Legorreta - San Salvador eliza (12,6 Km) -Goierri - Itsasondo - San Juan de Letran - Ordizia - (17,5Km) - Igartza aterpetxea (20,6 Km) - Altamira baserria - Garitain baserria -Olaberria (23,8 Km) - Oiarbidejaurerri etxea (25,9 Km) - Nafarrasagasti- Artsugarats baserria -Antia - Gurutzeta ermita - Uzkanga galtzada - Idiazabal - San Miguel eliza - Lobio ikuslekua -(28,5 Km) Segura baserria (31,2 Km) - Zerain - Zubiaundi zubia - Zerain (33 Km).

4. Etapa

Zerain - Santa Maria eliza – jauregi jauregia-Aikorri- Alorraberri baserria (2,7 Km) -GI-3251 (3,8 Km) - Ondarraldea auzoa- GI-2637 - Zegama - San Martin de Tours(km 6,3)-Iruetxeta (8 km)- Iruetxeta ermita(9,5 km) - Buenavista baserria (11 Km) - San Adrian tunela -San Adriango ermita (13,8 Km) - Arabara sartu (14,8 Km) - Araia- San Julian eta Santa Basilisa ermita - Zalduondo (21,7 Km) - San Saturnino - A-3018- Ordoñana(25 Km) - Salvatierra / Agurain - Zadorra ibaia - Santa Maria eliza - Azkarraga etxea (28 Km).

jueves, 8 de marzo de 2012

0

Nola funtzionatzen dute mobilek?


Esan daiteke, mobilek, edo telefono mugikorrek, antena bidez funtzionatzen dutela. Mobilak, deiak edota mezuak jaso eta bidaltzeko erabiltzen den aparatua da, denok dakigun bezala, nahiz eta azken aldian beste gauza askotarako erabiltzen den, jolasteko, interneten aritzeko...

Oinarritzat bi geltoki dituela esan ohi da, geltoki zentrala eta deiak heltzen diren eta bidea seinalatzen duten geltokia. Esan daiteke, mobilak, irrati emisore eta hartzaileak direla.

Gaur egun, telefono mugikorrek, oso energia gutxi gastatzen dute, beraz geltoki zentral bat behar izaten dute hurbil seinaleak arazo gabe bidali ahal izateko. Geltoki horiek ematen diote gaur egun esaten zaion "kobertura" mobilei, antena handiak eta energia askodunak egon ez daitezen.
Antenen forma exagonala izaten ohi da, eta energia gutxi gastatzen dutenez eta espazio txikia okupatzen dutenez, antena asko jarri behar dira. Eremu baten estalita egoten ohi dira eta eremu horiei zelda deitzen zaie.

Mugikorraren funtzionamendua azalduko dut sakonago, nahiz eta ez den oso azalpen sakona.

Zuk norbaiti deitzen diozu, baina mugikorretik urtetzen diren uhinak, zure hurbilen dagoen geltokira doaz. Orduan geltoki horrek deitu diozun pertsona bilatu eta pertsona horren mobila zurekin kontaktuan jartzen da.
Hitz egiten duzuen bitartean mugitzen ari bazarete eta geltokitik urruntzen bada bietako bat uhinak geltoki batetik bestera pasa daitezke, adibidez, geltoki baten ondoan nago eta norbaiti deitzen diot, hitz egiten gauden bitartean beste geltoki batera noa, eta nire mobiletik irtetzen diren uhinak ez doaz hasierako geltokira, hurbilen dudan geltokira baizik.
0

Zergatik ez ditugu ametsak gogoratzen?



Ametsak lo egiten diren bitartean gertatzen dira, hori denok dakigu, eta bertan gertatutako irudi, pentsatze eta sentimenduak dira. Begi mugimendu azkarrarekin lotuta daude ametsak. Amestea, norberaren gogotik kanpo dagoen prosezu mental naturala da. Oroimenean gordetako informazioak lantzen dira, askotan, amets egiten ari denak, aurreko eguneko edo bizitako momentuetako gertaerekin lotura zuzena dute.

Baina guztiori noizbait pasa zaigu ametsak ez gogoratzea, ohetik jaiki eta ezer ere ez gogoratzea. Baina, zergatik pasatzen zaigu hau? Ez da galdera erraza, agian, ametsak ez direlako oso garrantzitsuak izan, adibidez amets batzuetan altura batetik jausten gara, eta segituan izartzen gara amets hori gogoratuz, ametsa altura batetik jausten zinela zelako, baina beste ametsak agian ez dira hain garrantzitsuak, eta horregatik gure memoria ez da kapaz hurrengo egunean hori gogoratzeko.
Beste egun batzuetan, hala ere, aurretik izandako ametsak gogoratzen ditugu, adibidez, amets bat edukitzen dugu, hurrengo egunean ohetik jaikitzen gara, eta ez dugu ametsik gogoratzen, baina egun batzuetara berdina gertatzen zaigu eta aurretik izandako ametsa gogoratzen dugu.

Baina bi arrazoi nagusi daude ametsak ez gogoratzekom, psikologikoa eta espirituala.

Gu lo gauden bitartean gure buruarentzat ere lo gaude, eta pentsatzen ditugun gauzak ere kostatzen dira buruan gordetzea, horregatik ametsa gure burutik desagertzen da. Lo gaudenean, gure buruak ez duelako logikarik, adibidez, bakoitza ez da zertan bizitza errealean den bezalakoa izan behar, ametsetan gauzak eraldatu egiten dira, eta modu ezberdinetara ikusten du bakoitzak bere burua.

martes, 6 de marzo de 2012

0

Gore-tex




GORE-TEX, membranazko oihal espezial batzuei ematen zaien izena da. Normalean aire librean egiten diren kiroletan erabiltzen da. Batez ere mendi kiroletan oso ohikoa da Gore-tex-a mendiko botetan erabiltzea.

Abantailarik aipagarrienak arina eta iragaitzgaitza izatea dira.
Uraren eraginetik, haizetik eta hotzetik babesten du, aldi berean transpiragarri izanik, eta kirola egin ondoren sortutako izerdia kanporatzen laguntzen du. Kondizio hauek ezin hobea egiten dute ehun hau aire zabalean kirol egiteko arropak egiteko, eta batez ere, asko aipatu dudan bezala, mendi-kiroletan, nahiz eta beste kirol askotan Gore-texa erabili, baina mendian ia guztiek erabiltzen dituzte Gore-texdun botak edota edozein erropa, jakeak, prakak...




Hauek dira Gore-texak eskaintzen dizkigun abantaila nagusiak:

- Uraren erasoetatik babesten digu, hau da, ez digu bustitzen.

- Berdina egiten du haizearekin, ez du haizea pasatzen uzten.

- Beroa ematen digu, hotzetik babestuz.

- Gorputzeko hezetasunerako prestatuta dagoen oihala da.

Faktore guzti horiek egiten dute Gore-texa oso baliogarria izatea kirol munduan.




Gore-Tex izenaren jatorria, W.L. Gore & Associates-tik dator. Asoziazio hau izan zen lehena modu honetako ohialak komerzializatzen.




Sistema berdin hau beste marka askotan ere ageri da, hori dela eta, kalitate berdineko produktuak eros ditzakegu merkeago.





martes, 14 de febrero de 2012

0

Sudafrikako Apartheid


APARTHEID



Apartheid hitzak, afrikako hizkuntzan, bizitza banatuak esan nahi du. Lege bat da, eta Sudafrikako arraza beltzekoak zirenei eskubideak kentzen zizkioten, adibidez, eskubide sozialak, eskubide sozialak eta eskubide politikoak. Baina, "lege" hori, Sudafrikan zegoen XVII. mendetik, kolonizatua izan zenetik ingelesen eta holandarren eskuetatik. Hala ere, ez zen legal bezela hartu 1948. urtera arte.

Apartheid-eko erregimena, Europakoek, hau da, holandarrek eta ingelesek kontrolatzen zuten. Arauak egiten zituzten eta gobernua beraien menpe zegoen. Eta horrela, beltzei arau ezberdinak eta gogorragoak jarri zizkieten.



Apartheiden jarri zituzten neurri aipagarrienak:


- Beltzen eta zurien artean ezin zen ezkontzarik egon.
- Beltzak, hiriko leku askotan egotea debekatuta zuten.
- Beltzen populazioa, banatu egin zuten, zerbitzu publikoaren arabera, batzuk komun publikoetan, beste batzuk autobusetan, trenetan...
- Edukazioan, beltzak zirenentzat, beste edukazio mota bat jarri zuten. Ezin zuten edukazio maila altua izan, debekatuta zuten.
- Hondartzak banatuta zeuden, plaza gehienak zurientzako ziren, eta gutxi batzuk beltzentzat.
- Beltz batek zuri bat biolatzen bazuen, beltz hori hil egiten zuten. Zuri batek beltz bat biolatzen bazuen ordea, zuria zen horri ez zioten ezer leporatzen.
- Ospitalak banatuta zeuden. Zurientzako zirenak kalitatezkoak eta pertsonal profesionalekoak ziren. Beltzenak berriz, pertsonal gutxi eta diru gabeak ziren.

Apartheiden bukaera: 

Apartheid 1990. urtean heldu zen bere bukaerara. Sudafrikako presidenteak, Federik de Klerk-ek, presio asko jasan behar izan zuelako, Sudafrika bertakoa eta baita presio internazionala ere bai.
Neurri batzuk hartu zituen Apartheidi bukaera emanez, hau da, beltzak zirenei, eskubide sozialak, ekonomikoak eta politikoak eman zitzaien, eta bestelako neurri batzuk ere bai. Haien artean Nelson Mandela erreboluzionatzailearen askapena izan zen, preso zegoen 1964. urtetik, Sudafrikan beltzen eskubidearengatik borrokatu zelako, hau da, Apartheiden aurka.
Nelson Mandelak, 1994. urtean, presidentearen kargua hartu, eta hala izan zen Sudafrikako lehenengo presidente beltza.