Ametsak lo egiten diren bitartean gertatzen dira, hori denok dakigu, eta bertan gertatutako irudi, pentsatze eta sentimenduak dira. Begi mugimendu azkarrarekin lotuta daude ametsak. Amestea, norberaren gogotik kanpo dagoen prosezu mental naturala da. Oroimenean gordetako informazioak lantzen dira, askotan, amets egiten ari denak, aurreko eguneko edo bizitako momentuetako gertaerekin lotura zuzena dute.
Baina guztiori noizbait pasa zaigu ametsak ez gogoratzea, ohetik jaiki eta ezer ere ez gogoratzea. Baina, zergatik pasatzen zaigu hau? Ez da galdera erraza, agian, ametsak ez direlako oso garrantzitsuak izan, adibidez amets batzuetan altura batetik jausten gara, eta segituan izartzen gara amets hori gogoratuz, ametsa altura batetik jausten zinela zelako, baina beste ametsak agian ez dira hain garrantzitsuak, eta horregatik gure memoria ez da kapaz hurrengo egunean hori gogoratzeko.
Beste egun batzuetan, hala ere, aurretik izandako ametsak gogoratzen ditugu, adibidez, amets bat edukitzen dugu, hurrengo egunean ohetik jaikitzen gara, eta ez dugu ametsik gogoratzen, baina egun batzuetara berdina gertatzen zaigu eta aurretik izandako ametsa gogoratzen dugu.
Baina bi arrazoi nagusi daude ametsak ez gogoratzekom, psikologikoa eta espirituala.
Gu lo gauden bitartean gure buruarentzat ere lo gaude, eta pentsatzen ditugun gauzak ere kostatzen dira buruan gordetzea, horregatik ametsa gure burutik desagertzen da. Lo gaudenean, gure buruak ez duelako logikarik, adibidez, bakoitza ez da zertan bizitza errealean den bezalakoa izan behar, ametsetan gauzak eraldatu egiten dira, eta modu ezberdinetara ikusten du bakoitzak bere burua.
0 comentarios:
Publicar un comentario