Orain dela 25 urte inguru Athletic futbol taldea, UEFA europako txapelketako finalera heldu zen. Hau izan zen bere bilakaera txapelketa honetan.
Hasieran Ujpest Dozsa taldearen gainetik pasatu zen. Etxeko partida 5-0 irabaziz, nahiz eta Hungarian beste talde hori gaindituz 1-0.
Ondoren Suitzako Basel taldearen aurka gailendu zen, San Mamesen 1-1 berdinduz eta Suitzan 1-3 irabaziz hurrengo fasera pasatu zen, final zortzirenetara alegia.
Bertan AC Milan talde Italiarrarekin aritu zen nor baino nor. 4-1 irabaziz eta 1-3 galduz.
Hori dela eta final laurdenetan ikusi ahal izan genuen Bartzelonaren aurka. Eta nola ez, gailendu egin zen 2-1 eta 2-2 emaitzekin.
Aste bat beranduago Molenbeek-en aurka jokatu behar zuten eta lanak beteta finalera pasatu ziren.
Juventus zuten finalean itxoiten. Baina zoritxarrez Turingo taldea gainditu zitzaien, nahiz eta itzuliko partida 2-1 irabazi joanekoan 1-0 galduz Juventusek eraman zuen etxera garaipena.
0 comentarios:
Publicar un comentario