Apartheid hitzak, afrikako hizkuntzan, bizitza banatuak esan nahi du. Lege bat da, eta Sudafrikako arraza beltzekoak zirenei eskubideak kentzen zizkioten, adibidez, eskubide sozialak, eskubide sozialak eta eskubide politikoak. Baina, "lege" hori, Sudafrikan zegoen XVII. mendetik, kolonizatua izan zenetik ingelesen eta holandarren eskuetatik. Hala ere, ez zen legal bezela hartu 1948. urtera arte.
Apartheid-eko erregimena, Europakoek, hau da, holandarrek eta ingelesek kontrolatzen zuten. Arauak egiten zituzten eta gobernua beraien menpe zegoen. Eta horrela, beltzei arau ezberdinak eta gogorragoak jarri zizkieten.
Apartheiden jarri zituzten neurri aipagarrienak:
- Beltzen eta zurien artean ezin zen ezkontzarik egon.
- Beltzak, hiriko leku askotan egotea debekatuta zuten.
- Beltzen populazioa, banatu egin zuten, zerbitzu publikoaren arabera, batzuk komun publikoetan, beste batzuk autobusetan, trenetan...
- Edukazioan, beltzak zirenentzat, beste edukazio mota bat jarri zuten. Ezin zuten edukazio maila altua izan, debekatuta zuten.
- Hondartzak banatuta zeuden, plaza gehienak zurientzako ziren, eta gutxi batzuk beltzentzat.
- Beltz batek zuri bat biolatzen bazuen, beltz hori hil egiten zuten. Zuri batek beltz bat biolatzen bazuen ordea, zuria zen horri ez zioten ezer leporatzen.
- Ospitalak banatuta zeuden. Zurientzako zirenak kalitatezkoak eta pertsonal profesionalekoak ziren. Beltzenak berriz, pertsonal gutxi eta diru gabeak ziren.
Apartheiden bukaera:
Apartheid 1990. urtean heldu zen bere bukaerara. Sudafrikako presidenteak, Federik de Klerk-ek, presio asko jasan behar izan zuelako, Sudafrika bertakoa eta baita presio internazionala ere bai.
Nelson Mandelak, 1994. urtean, presidentearen kargua hartu, eta hala izan zen Sudafrikako lehenengo presidente beltza.
0 comentarios:
Publicar un comentario