jueves, 19 de abril de 2012

Gehien unkitu didan abestia


SUGEA SUGE:



Abesti hau, Berri Txarraken azken diskoko lehen abestia da. Unkigarria iruditu zait, metafora eder bat erabiltzen duelako abesti honen esanahia azaltzeko:
Suge bat erabiltzen du herri gisa, kasu hontan Euskal Herri gisa, eta esaten du lehen hegazti bat zela, aske zen herri bat, baina hegoak kendu zizkiotela eta orain lurretik narrastu behar dela, Euskal Herriari eskubideak kendu dizkioten bezela.
Badago zati bat "lurretik jarraitu behar badut ezait batere inporta, izango naiz ziur, narrasti guztien lagun". Kasu hontan nire interpretazioa honako hau da: Euskal Herriak lurretik jarraitu behar badu, lurretik jarraitu behar duten beste herrialdeen laguna izango dela, adibidez, kataluñarena.

Letra:

Hegazti bat naiz , hegazti bat naiz 
Bi besoak galdu nituen baina orain 
hegalak erne zaizkit eta 
banoa ezezagun zaidan
horren muina ezagutzera , banoa , hegaka. 

Banoa , koldarrik ausartenak duen determinazioaz, banoa 
eta lurretik jarraitu behar badut 
ez zait batere inporta, izango naiz ziur 
narrasti guztien lagun 

Auskalo zein den bihar 
nire oskol berria, muina da behinena 
azala aldatzeak egiten du sugea suge izatea 

Narrasti bat naiz , narrasti bat naiz 
pozoitsua sormena bezain 
badakit zein den lohiak uzten duen aho-zaporea 

Horregatikan sabelean
etorkizuna nabil zatika erruten 
eta letaginak zorrozten 

Auskalo zein den bihar 
nire oskol berria, muina da behinena 
Azala aldatzeak egiten du sugea suge izatea 

azala aldatzeak, senak

0 comentarios:

Publicar un comentario