![](http://upload.wikimedia.org/wikipedia/commons/thumb/9/94/Goretex_schema-en.png/250px-Goretex_schema-en.png)
GORE-TEX, membranazko oihal espezial batzuei ematen zaien izena da. Normalean aire librean egiten diren kiroletan erabiltzen da. Batez ere mendi kiroletan oso ohikoa da Gore-tex-a mendiko botetan erabiltzea.
Abantailarik aipagarrienak arina eta iragaitzgaitza izatea dira. Uraren eraginetik, haizetik eta hotzetik babesten du, aldi berean transpiragarri izanik, eta kirola egin ondoren sortutako izerdia kanporatzen laguntzen du. Kondizio hauek ezin hobea egiten dute ehun hau aire zabalean kirol egiteko arropak egiteko, eta batez ere, asko aipatu dudan bezala, mendi-kiroletan, nahiz eta beste kirol askotan Gore-texa erabili, baina mendian ia guztiek erabiltzen dituzte Gore-texdun botak edota edozein erropa, jakeak, prakak...
Hauek dira Gore-texak eskaintzen dizkigun abantaila nagusiak:
- Uraren erasoetatik babesten digu, hau da, ez digu bustitzen.
- Berdina egiten du haizearekin, ez du haizea pasatzen uzten.
- Beroa ematen digu, hotzetik babestuz.
- Gorputzeko hezetasunerako prestatuta dagoen oihala da.
Faktore guzti horiek egiten dute Gore-texa oso baliogarria izatea kirol munduan.
Gore-Tex izenaren jatorria, W.L. Gore & Associates-tik dator. Asoziazio hau izan zen lehena modu honetako ohialak komerzializatzen.
Sistema berdin hau beste marka askotan ere ageri da, hori dela eta, kalitate berdineko produktuak eros ditzakegu merkeago.
0 comentarios:
Publicar un comentario