“Ereserkia txistukatzen badute,
Errege Koparen finala suspenditu beharko litzateke”, gutxi gora-behera hoiek izan dira Esperanza Agirrek, madrilgo komunitateko presidentak bota dituen hitzak Errege Kopako finalaren inguruan.
Nik uste dut berak esandakoak ez duela zentzurik. Alde batetik ikusleak daude, beste alde batetik jokalariak, gainera politikak ez du kirolarekin kasu hontan zerikusirik baina ni ez naiz politika kontuetan sartuko, ez dudalako ezer ere ez ulertzen. Baina esan dudan bezala, alde batetik ikusleak daude, eta beste aldetik jokalariak, eta bakarrik jokalarienganako errespetuarengatik ez zen deklarazio hori egin behar, jokalari batzuentzat lehiaketa hori irabaztea ametsa da, eta emakume batek bota dituen deklarazioengatik ez da amets hori deuseztatuko.
Gainera beste adibide bat. Athletic-en edo beste zenbait Euskal taldeen partiduetan jendeak haien kontra sekulakoak abestu eta esaten ditu, eta horregatik partidak suspenditzen dira? Ezetz uste dut. Hori da dena, lotsagarria iruditzen zait jendea non sartzen den politika kontuak defendatzeko.
0 comentarios:
Publicar un comentario