Esan daiteke, mobilek, edo telefono mugikorrek, antena bidez funtzionatzen dutela. Mobilak, deiak edota mezuak jaso eta bidaltzeko erabiltzen den aparatua da, denok dakigun bezala, nahiz eta azken aldian beste gauza askotarako erabiltzen den, jolasteko, interneten aritzeko...
Oinarritzat bi geltoki dituela esan ohi da, geltoki zentrala eta deiak heltzen diren eta bidea seinalatzen duten geltokia. Esan daiteke, mobilak, irrati emisore eta hartzaileak direla.
Gaur egun, telefono mugikorrek, oso energia gutxi gastatzen dute, beraz geltoki zentral bat behar izaten dute hurbil seinaleak arazo gabe bidali ahal izateko. Geltoki horiek ematen diote gaur egun esaten zaion "kobertura" mobilei, antena handiak eta energia askodunak egon ez daitezen.
Antenen forma exagonala izaten ohi da, eta energia gutxi gastatzen dutenez eta espazio txikia okupatzen dutenez, antena asko jarri behar dira. Eremu baten estalita egoten ohi dira eta eremu horiei zelda deitzen zaie.
Mugikorraren funtzionamendua azalduko dut sakonago, nahiz eta ez den oso azalpen sakona.
Zuk norbaiti deitzen diozu, baina mugikorretik urtetzen diren uhinak, zure hurbilen dagoen geltokira doaz. Orduan geltoki horrek deitu diozun pertsona bilatu eta pertsona horren mobila zurekin kontaktuan jartzen da.
Hitz egiten duzuen bitartean mugitzen ari bazarete eta geltokitik urruntzen bada bietako bat uhinak geltoki batetik bestera pasa daitezke, adibidez, geltoki baten ondoan nago eta norbaiti deitzen diot, hitz egiten gauden bitartean beste geltoki batera noa, eta nire mobiletik irtetzen diren uhinak ez doaz hasierako geltokira, hurbilen dudan geltokira baizik.
Title for slide 1 here
Replace these every slider 1 sentences with your featured post descriptions.
0 comentarios:
Publicar un comentario