martes, 13 de diciembre de 2011

0

XABIER AMURIZA





Xabier Amuriza was born on 3 May of 1941, in Zornotza. Was a basque bertsolari, politic and writer, but also published some discs.

HIS LIFE

Was born in the farm Torreburu. In 1965 became abbot. Since 1968, he spent 7 years in prision during Franco´s time. In 1976 he left to be a priest. In politic, he has worked for many years in the field of political militancy.

In 1980s he gave a lot of power to the bertsolaritza, introducing a lot of tunes and measures. In two times was the champion of Euskal Herria in bertsolaritza, in 1980 and in 1982.


Apart from the Basqe Country
to thousands of leagues
hands and legs bounded prisoner
I have in Zamora
designes many years
goes to meet here
patient should be taken
free to leave






martes, 29 de noviembre de 2011

0

Banderak


PALESTINAKO BANDERA




Palestinako bandera Palestinaren Askapenerako Erakundean agertzen da regulatuta 1964aren abenduaren 1ean ezarria izan zen. Arabiar iraultzan oinarrituta dago eta Sharif Husseinek diseinatua izan zen 1916. urtean, baina lehen esan bezala, ez zen onartua izan 1964arte.




Bandera hau, horizontalean, koloretako hiru marra berdinez dago osatuta: beltza, zuria eta berdea, ezkerrean dagoen triangelu gorri batekin bateratuta. Horizontalean dauden hiru koloreek Abbastar Kaliferria, Omeiatar Kaliferria eta Fatimar Kaliferria adierazten dute. Triangelu gorriak berriz, Hachemiko dinastia.




Palestinarrek 1948an ospatutako Palestinar Konferentziatik aurrera berriro ere erabili zuten arabiar iraultzako bandera. Palestinaren Askapenerako Erakundeak Palestinarren ikur bezala ezarri zuen 1964an Jerusalenen egindako Palestinar konferentziaren ospakizunean. Azaroak 15, 1988an, Palestinaren Askapenerako Erakundeak betirako ezarri zuen bandera hau definitibo bezala.




ZIPREKO BANDERA




Oraingo Zipreko bandera hau, 1960ko abuztuaren 16an ezarria izan zen. Bertan kobre (estatu honi fama eta ospea eman diona historia guztian zehar) koloreko isla bat ikus dezakegu olibaren bi adarrekin, bakearen kolorearekin, beheko aldean.




Bandera hau, errepublikako presidenteak hautatua izan zen, Makarios IIIak hautatu zuen 1960an.




Greziako eta turkiako banderen kolore gorri eta urdina sahiestu zuten, bandera neutral bat egiteko, baina hala ere, bandera hau greziarren eta turkiarren simbolotzat hartzen da.




ESTATU BATUETAKO BANDERA




Amerikako Estatu Batuetako bandera 1777ko ekainaren 14an hartu zuten bandera bezela. Urtero egun horretan banderaren eguna ospatzen dute amerikarrek, bandera horren sorreraren omenez. Bandera horrek 13 errenkada ditu, gorriak eta zuriak dira. Errenkada horiez gain, goi eskuinaldeko ertzean, barruan 50 izar zuri dituen kuadro urdin bat du. 50 izarrek nazioa osatzen duten estatuetako bakoitza adierazten omen dute, 13 errenkadek ordeam jatorriko kolonietako bakoitza.




Estatu batuetako bandera 26 aldiz aldatua izan da, 48 izardun banderak, 47 urte iraun zituen,. Ondoren 49 izarduna etorri zen, honek urte bat bakarrik iraun zuen, eta ondoren hau etorri zen, 50 izarduna.

Kolore zuria, azalean oinarritzen da, hau da, amerikarren azalean, nahiz eta jendea han beltza izan. Urdina berriz, zeruarengatik da, eta gorria odola eta sufrimendua. Lehen aipatu dudan bezela, izarrek nazioa osatzen duten estatuetako bakoitza adierazten du.




GREZIAKO BANDERA




Greziako bandera hau, bederatzi marra horizontalez dago osatuta, marrak urdinak eta zuriak dira. Goiko ezker aldean, gurutze zuri bat duen karratu urdin bat dago.




Bandera hau 1969.urtera arte bandera hau itsasoan bakarrik erabiltzen zuten. Bandera normal gisa gurutze bat zuen urdin bat zegoen eta hura erabiltzen zuten 1828tik. Kolorearen zergatiak, ondorio historikoak dira.




TXILEKO BANDERA




Txileko bandera 1817ko urriaren 18an ezarri zuten erabaki batzuen ondorioz. Izar bakartia izenarekin ere ezagutzen da bandera hau.

Bi errenkadaz osatuta dago: urdina eta zuria goikoa, eta gorria behekoa. Koadro urdinaren barruan bost puntatako izar zuri bat dago.

martes, 22 de noviembre de 2011

0

Drogak gazterian


DROGAK GAUR EGUNGO GAZTERIAN DUEN ERAGINA (TESTUA):


Gaur egun, drogak, gazteak kezkatzen dituen gai nagusienetariko bat da. Jendea, oso gazte hasten da kontsumitzen, gaur egun gazteen %75ak drogak kontsumitzen baititu. Herriko edo beste edozein festetan, gazte ugari, edo ia gazte denak ikusten ditugu drogekin. Horietako batzuk txarto egoten dira, ez dituztelako ondorioak ikusten, itsututa sartzen dira drogen atalean.


Drogen erabilpenaren kausa bat, gauza berriak probatzeko beharra izaten da. Festen arloan, lehen aipatu bezala, jende asko ikus daiteke drogak kontsumitzen eta hori ikusita, jendeak eurek egiten dutena egiten dute, beraz, jendea engantxatu egiten da. Baina ez hori bakarrik, koadrila bateko pertsona gehienak drogak kontsumitzen hasten badira, normalean, guztiek amaitzen dute droga kontsumitzen, baztertuak ez sentitzeko edo beste edozein arrazoirengatik.
Horrelako kasuak saihesteko, kontrol gehiago egon beharko lirateke. Festetan adibidez, alkohol kontrolak jarri, eta adingabeko bati alkohola edan duela ematen badio, isun bat jartzea izango zen egokia. Horrela kontsumoaren kopurua gutxitzea posible izango zen.


Beste eragileetako bat, lokala hartzearena izan daiteke. Gaur egun, koadrilen ehuneko handi batek du lokal bat alokatuta. Lokal horiek kontrol gutxidunak izaten dira eta askotan 18 urte baino gutxiagokoek alokatzen dute lokala.
Lokal bat, arrazoi ezberdinengatik hartu daiteke, batzuek erretzeko alokatzen dute, beste batzuek berriz, lokala droga kontsumitzen hasi baino arinago hartzen dute, gehienetan, hauek, drogak kontsumitu gabe hartzen duten pertsonek, kontsumitzen amaitzen dute.
Gazteak, ez dira kontrolatuak sentitzen, ez gurasoak eta ez ezagunak ezin direlako bertan sartu. Beraz, gurasoek harrapatzearen kezka hori baztertu egiten da. Baina zer gertatzen da drogak kontsumitzen ez dituen jendearekin? Arlo honetan ere lagunek eragin handia dute. Tabakoarekin adibidez, lokalaren ildotik jarraituz, kea lokal osotik zabaltzen da. Egunero ke hori zabaldu ahala, tabakoa gero eta normalagoa da. Azkenean hain normala bihurtzen da, jendeak erretzen amaitzen duela, eta horrela kontsumoa ere igo egiten da.
Hori saihesteko, lokalaren jabeak baldintza batzuk jarri beharko zituen, alokatzerakoan adibidez, abisatu, drogekin harrapatuz gero, isuna eta kaleratzea datorrela. Horretarako, noizean behin, lokalera joan eta errepasoa eman, lurrean tabakoaren hondarrak badaude, edo droga arrastoak aurkitzen baditu, ondorioak jarri, kaleratzea, edo behar dena.


Bestalde lotsagarria da komunikabideek gaiarekiko duten jarrera. Droga, tabakoa eta alkohola batez ere, edozein kate eta filmetan agertzen da, gauza normal bat balitz bezala, edo ondorio txarrak izango ez balitu bezala. Edozein umek edo gaztek hori ikusi dezake, eta askotan aipatu dudan bezala, gauza normaltzat hartu.
Horrez gain, zenbait filmetan, drogak azaltzen diren festak agertzen dira, eta horrela, gazteak hori egiten saiatzen dira, euren idolo edo pertsonaia famatuari imitatuz.
Hori saihesteko, irtenbide zuzen bat dago: telebistako edo kateetako jabeak ongi aztertu behar du telebistan jartzen duena, eta ekar ditzakeen ondorioak aztertu. Edo bestela, jartzen diren filmak, ordu zehatzetan jarri, ordu txikietan, eta ez eguerdi aldean ume eta gazte guztiak telebista ikusten ari direnean.


Azkenik kausa gurasoen eragina da. Adituek diotenez, drogatzen diren gurasoen seme gazteen %90-ak gutxienez droga bat kontsumitzen du. Guraso batzuen jokabidea lotsagarria da.
Txikitatik, tabakoa edo alkohola, droga ez balitz bezala hartzen dute. Edukazio txarra iruditzen zait guraso bat bere semearen aurrean zigarroa piztea edo sekulako mozkorra harrapatzea.
Horren aurka, konponbidea gurasoen esku dago, hau da, gurasoek izan behar dute kontu handiagoa. Hori egiten badute semearen txarrerako dela, semeek berdina egin dezaketelako, eta droga kontsumituz gero, gutxienez semearen aurrean ez egin.
Guzti honen konklusiolez, esan beharra dago, gazteen jarrera txarra izateaz gain, errua ez dela beraiena bakarrik. Gazteek ikusten dutena egiten dute, eta txikitatik oinarri desegoki bat jarri bazaie, beraiek pauso horiek jarraituko dituzte. Ez gabiltzala jostailuekin jolasten, drogekin gaudela, eta hori gauza serioa da. Jendea hil ere egin da drogengatik, eta hori gure esku dago: ez bada kontu handiz hartzen, orain trago pare batekin hasten den gazteak, gero droga gogorragoekin bukatzen du.

Beñat Alonso

jueves, 17 de noviembre de 2011

0

Bizikletaren historia


BIZIKLETA


Gaur egun edozein lekutan ikusten ditugun bizikletak, duela berrehun urte asmatu ziren. Hasieran ez zitzaion bizikleta deitzen tramankulu horri, baina lehenengo saiakera, hasiera simple bat izan zen bakarrik, geroago izen hori jarri egin zitzaion.


Sivrak deituriko frantsez batek, egurrezko zaldi baten hartu zuen oinarria, hau da, haurrek erabiltzen duten egurrezko zaldia eta jostailuari gurpilak jartzea okurritu zitzaion. Gurpilak jarri zizkion, baina oraindik, egin zuen tramankulu bitxi horrek ez zuen pedalik, beraz, ibiltzeko bide bakarra, zaldi gainean eseri eta hankekin lurrari bultzatzea zen, aurrerantz edo atzerantz joateko. Jostailuzko zaldi hori bizikleta bihurtzeko ahaleginak 18.mendearen amaieran, 1790. urtean gutxi gora-behera, egin zituen frantziar honek, eta hurrengo hogeita hamar urtetan jostailuak ez zuen aurrerapausorik eman, hau da, ez zen aldatu.


26 urte beranduago, 1816an hain zuzen ere, alemaniar batek, Drais von Sauerbronn deiturikoak, eserlekua eta eskulekua jarri zizkion zaldi horri. Zalditxoa oinekin bultzaka ibiltzeko oso deserosoa zela ohartu zen, eta tramankuluaren gainean esertzen zenari eserlekuak eta eskulekuak mesede izugarria egin zioten, baina hala ere nahiko deserosoa zen. Poliki-poliki garatzen ari zen jostailuari draisiana izena jarri zioten, egilearen omenez.

Pedalei eraginez


Eserlekuak eta eskulekuak jostailua hobetu zuten. Baina hala ere, hankekin jostailu hura bultzatzea oso neketsua zen eta pedalak jartzearen ideia garatu zen. Pierre eta Ernest Michaux frantziarrek asmakuntza izan zen pedalena eta 1860. urtetik aurrera, oinak pedaletan jarriz ibiltzen hasi ziren, hankekin bultzatu ordez. Hori bai,frenatzeko oinak lurrera bota behar ziren oraindik beste moduko sistemarik ez baitzen asmatu. Frantziar bi hauek, egin zuten asmakuntza hura garrantzitsua izan zen, beraz, Parisko Munduko Erakusketan aurkeztua izan zen 1867.urtean eta oso arrakastatsua izatea lortu zuten.


Lortu zuten arrakasta horri esker bizikleta deitutako ibilgailu hori ia Europa osoan zabaldu zen. Belodromoetan etat zenbait pista egokituetan bizikletan ibiltzen hasi zen jendea. Kaleetan, ordea, ez zen bizikletarik ikusten, kalean jendeak ez zuelako inondik inora erabiltzen. Ibilgailu bitxi hori, nahiz eta gero eta erosoagoa izan, gurpilak egurrezkoak ziren eta kale lokaztuetatik ibiltzea oso zaila eta deserosoa zen.


Michaux anaiek pedalak aurreko gurpilaren ardatzari lotzea ideia ona iruditu zitzaien, beraz probatu egin zuten eta hobeto ibiltzeko, aurrean zegoen gurpila handitu zuten. Gurpil batzuen diametroak metro eta erdikoak izatera ere heldu ziren. Horren ondorioz, gurpilaren diametro handiarengatik, bizikletek bi metroko altuera izan zezaketen. Bi gurpilak neurri desberdinekoak zirenez, aurreko gurpila bere norabidean mantentzea ez zen batere erraza eta ezker-eskubi kontrolik gabe mugitzen zen. Ordurako gainera, ez zen balazta-sistemarik eta frenatzeko salto egin behar zuen txirrindulariak. Batek baino gehiagok hartu zuen kolpea bi metroko altueratik jauzita, bai bizikletatik salto egiterakoan eta baita ere oreka galtzerakoan. Baina arriskuez kanpo, Parisko Erakusketan bizikletak izandako arrakasta ikusita, Erresuma Batuan eta Frantzian bizikleta-lehiaketak antolatzen hasi ziren.

Lehenengo bizikleta


Bizikletak, lehenengo pausuak, XVIII. mendearen bukaeran eman zituen eta hainbat ahaleginen ondoren, 1880an sortu zela gaur egungo bizikleta. Arinago egin zirenak hurbilketak besterik ez zirela esan daiteke eta horregatik izan zen hori lehenengo bizikleta. Harry Lawson esan ohi da dela bizikletaren sortzailea. Lawsonek katea bat jarri zuen atzeko gurpilarekin lotuta. Ordura arteko saiakerek ez zuten katearik. Baina katea ez zen izan bizikletaren berrikuntza bakarra. Lawsonen bizikletak koadroa ere bazuen eta koadroaren bitartez, bi gurpilak, eserlekua, pedalak eta eskulekua sostengatzen ziren. Baina oraindik, atzeko gurpila, aurrekoa baino handiagoa zen. Bost urte beranduago neurri bereko gurpilak jarri zizkioten. Bi gurpilak neurri berekoak izanik, oreka arazoak amaitu ziren eta bizikleta geratzeko ez zen saltorik egin behar.


Dunlop irlandarrak gomazko gurpilak egin zituen 1890ean eta semearen bizikletarekin frogatu zuen gurpil haien funtzionamendua. Hobekuntza handia izan zela ohartu ziren eta ondorioz, sei urte beranduago, Atenasko Joko Olinpikoetan jokatu zen bizikleta txapelketa.


Geroztik mende bat pasatu da. Oso famatua egin da, ia jende guztiak du bat, eta batzuk bizikletatik bizi dira, hau da, beraien lana bizikletan ibiltzea da. Baina hori profesional mailan izan ohi da. Urtero sekulako bizikleta txapelketak izaten dira, bai mendian eta bai errepidean, baina noski, bizikleten hobekuntza izan denez badaude mendiko eta errepideko bizikletak. Txapelketa horien barnean aurki ditzakegu Frantziako Tourra edo Italiako Giroa. Euskal herrian, pirineo aldean batez ere, sekulako euskal giroa egoten da horrelako lasterketak bertatik pasatzen direnean, euskaldunen artean bizikleta txapelketa hauek oso famatuak baitira.

jueves, 10 de noviembre de 2011

0

Adolf Hitler




Adolf Hitler diktadore alemaniarra izan zen XX.mendean.




Lehen mundu gerran parte hartu zuen eta bertan hainbat arrisku pasa behar izan zituen. Alemaniako burdinazko gurutzea eman zioten bi aldiz.




Gertaera horiek oso izen ona eman zioten bertako alemaniarren artean. Alemaniako gudaren ondoren jarraitu zuen eta armadan ardura eman Alderdi Nazional Sozialista espiatzea izan zen. Ez zuen lana behar bezala bete. Baina, handik lasterrera partidu hartako nagusia bihurtu zen.1923an porrot egin zuen eta estatu-kolpea jo zuen Munichen.




Hala ere, epaiketan jarri zioten zigorra, oso leuna izan zen, urte bateko espetxe zigorra soilik. Hizlari sutsu eta etorri handikoa izan zen 1933an kantzelari izendatzea lortu zuen. Segituan botere guztiak bereganatu zituen, gainontzeko alderdi guztiak ilegalizatu zituen, demokrazia ezabatu zuen eta Gestapo eratu zuen. Horregatik, lehenagotik ahoz eta idatziz egindako iragarpenak betetzen hasi zen, hasieran astiro astori hasi zen baina gero eta arinago juan zen. Juduak eta ezkertiarrak jazarri egin zituen, talde biok Versailleseko kapitulazioaren eta alemaniarren ezbehar guztien errudunak zirelakoan.




Handik gutxira Franco diktadoreari lagundu zion Espainiako gerran eta bere agindupeko hegazkinek Gernika eta durango bonbaz josi zituzten. Ekintza hura probalekua izan zen ordurako erabat erabakita zeukan Mundu Gerrarako.

jueves, 27 de octubre de 2011

0

Nazioarteko unitate sistema



NAZIOARTEKO UNITATE SISTEMA


Nazioarteko unitate sistema, 1960. urtean sortu zen, "Conferencia General de Pesas y Medidas"en eskutik. Unitate Sistemarik edatuena da bai merkataritzan eta bai zientzian. Sistema metrikoaren bertsio berria dela esan daiteke.
Honako hauek dira oinarrizko unitateak.


  • Luzera: Argiaren abiaduraren arabera definitzen da. Metrotan (m) neurtzen da.                                        -Metro: Argiak segubdi baten (1/299.792.458)ean hutsean ibilitako bidearen luzera                                                                                                         Distantziak neurtzeko unitatea.                                                                                                                  39,37 azbeteren baliokidea.
  • Masa: Lege fisikoetan oinarrituriko definizioa bilatzen ari da. Kilogramotan (kg) neurtzen da.                         -Kilogramo:          
  • Denbora: Denbora atomikoaren arabera definitzen da. Segundutan (s) neurtzen da.                                                                                                                 -Segundu: 9 192 631 770 zesio-133 atomoaren oinarrizko egoeraren maila hiperfino bien arteko trantsizioari dagokion erradiazioaren periodoren iraupena da.
  •  Korronte elektrikoaren intentsitatea: Anperetan neurtzen da eta eremu elektrikoaren arabera definitzen da.
  • Tenperatura: Kelvin unitatean neurtu ohi da.
  • Sustantzia kantitatea: MOL-tan neurtzen da, eta Avogadroren zenbakian oinarritzen da kasu batzutan.
  • Argi intentsitatea: Kandelen bidez neurtzen da.
UNITATE ERATORRIAK

Unitate eratorriak oinarrizko unitateen biderketez, zatiketez eta berreketez sortutako unitateak dira.
Adibidez:
  • Angelu laua (rad)
  • Angelu solidoa (sr)
  • Indarra (n)



martes, 18 de octubre de 2011

0

Japongo hondamendia



Sendaiko lurrikara eta tsunamia, 2011ko martxoaren 11n Japoniako kostaldetik gertu gertaturiko 8,9 mailako lurrikara bat izan zen. Horren ondorioz 10 metroko olatuak zituen tsunamia sortu zuen. Hasieran 7,9ko magnitudea eman zitzaion. Japoniako Agentzia Metereologikoak tsunamiaren intentsitatea 8,4koa zela adierazi zuen, nahiz eta gero 8,8ra igo zuten. Lurrikara Oshika Penintsulan kokatu zuten, Tohoku eskualdearen ekialdeko kostaldean, 2011ko martxoaren 11n 14:46etan gertatu zen, eta 24,4 kilometroko sakonera izan zuen. Datuen arabera 3.373 hildako egon ziren eta beste 6.746 desagertu ziren, nahiz eta zenbakia askoz altuagoa izan zitekeen.
8,9ko magnitudearekin Japonian inoiz ikusitako lurrikara handiena da eta munduko 7.a da, eta Japonian azken 1.200 urtetan egondako lurrikararik handiena eta gogorrena izatea.


Baina hori ez zen txarrena izan...

FUKUSHIMA I ZENTRAL NUKLEARRA


Fukushima I zentral nuklearra, Japonioako Fukushimatik 11,5 km-tara dagoen zentral nuklearra da. Zentralak guztira 4.696 megawatteko potentzia zeukan, funtzionatzen zuenean. 1990ko urrian jarri zuten martxan, eta kalte larriak izan zituen 2011ko martxoaren 11an, 9,0 graduko lurrikarak eta, ondoren, tsunamiek Japonia hartu zutenean. Kalte larri horiek direla eta, uste da Fukushima I zentrala ez dela inoiz berriro martxan jarriko. 


2011ko Sendaiko lurrikarak Japoniako zentral nuklear guztiak geldiarazi zituen, baina herritik hurbil zegoen Fukushima I zentralaren kasuan, akats batzuk izan zituen eta leherketa izan zen 2011ko martxoaren 12an, eta zentralaren inguruan bizi ziren 100.000 pertsona euren etxeetatik atera behar izan zituzten. Hori dela eta gertatu zen Fukushimako hondamendi nuklearra. Geroztik ekintza eta laguntza ezberdinak jarri dituzte hondamendi hortan zerikusia izan zuten kideengan.

jueves, 13 de octubre de 2011

0

Zergatik gertatzen dira lurrikarak?



Lurrikarak lurzoruaren astinaldi edo mugimendu bortitzak dira, jatorri tektonikoa edo bolkanikoa izaten dute normalean. Lurrikara gehienak plaka teknikoen mugetan konzentraturiko indarrek lurrazalaren egokitze bat behartzen dutenean gertatzen dira. Lurraren barruko deformazioaren indarra pilatzen da, gero bapatean askatu egiten da eta lurrikara sortzen da, ondoren, deformazioa berriro pilatzen hasten da. Hauek dira lurrikara baten faseak.

Lurrikaren lurrazpiko puntuari hipozentro deitzen zaio eta bere bertikalean duen lurrazaleko puntuari epizentro.Itsaspeko lurrikarek tsunamiak sor ditzake. Historiako lurrikara handiena Txinako estatuko "Shaanxi" lurrikara da. Baina beste lurrikara batzuk ere egon dira Indonesia ondoak gertatutako "Indiako Ozeano" , Txinako "Tangshan", Siriako "Alepo", Txinako "Gansu" hauek dira historian gertatutako lurrikara handienak.





Sismografia deitzen da lurrikarak aztertzen dituen zientzia eta zientzilariek lurrikarak aztertzeko eta neurtzeko oso tresna sentikorrak eta zehatzak erabili behar dituzte.

 Lurrikaren magnitudea Richterren eskalarekin neur daiteke.

Sortzen dituen kalteak Mercalliren intentsitate eskalan neurtzen dira normalean. Lurrikarek sortzen dituzten ondorioak kontuan hartuta, halakoak aurreikustea oso lagungarria izaten da, ondorioak jeisteko, adibidez, pertsona gutxiago hilko dira.

Lurrikarek biktima kopurua handia eragiteaz gainera natura ere sarritan kaltetzen du eta horrek ingurumenean aldaketa ugari sor ditzake.
0

Berri txarrak


Berri txarrak, 1994an Lekunberrin (Nafarroan) sorturiko talde bat da. Taldea lau pertsonaz zegoen osatuta, baina 2004ean Aitor Orejak (gitarra) taldea utzi zuen, eta orain taldea Gorka Urbizuk (ahotsa eta gitarra), Galder Izagirre (bateria) eta David Gonzalezek (baxua) osatzen dute.

Talde honek, rocketik abiatuta, poparen sentsibilitatea eta metal menderaezinaren indarra jasotzeko gai dira. Euskal Herriko talde arrakastatsuenetako bat da. Girak mundu osotik zehar egin dituzte: Ingalaterran, Danimarkan, Alemanian, Estatu Batuetan, Mexikon...

Lehenengo lana Berri Txarrak deiturikoa izan zen, 1997an burutua. Baina lehen ezustea 1999an etorri zen ikasten izeneko disko izugarriarekin. Ondoren 2001 eta 2003 urteetan Eskuak/Ukabilak eta Libre diska ezin hobeak egin zituzten. Baina dudarik gabe 14 urte hauetako lan onena 2005ean egin zuten Jaio.Musika.Hil kaleratuz. Bost urte geroago Payola izeneko disko bitxia kaleratu zuten, arrakasta handia eduki zuen, Payola gira 2011ko udan amaitu zen, bere 700.kontzertuarekin. Gernikan bukatu zuten izugarrizko kontzertu batekin. Orain bertan Californian daude bere 7.lanari azken ukituak ematen. Azaroaren bukaerarako aterako dute "Haria" diska.

 DISKOGRAFIA

Jaio.Musika.Hil

  1. Zertarako amestu
  2. Berba eta irudia
  3. Oreka
  4. Iparra galdu, hegora joan
  5. Jaio.Musika.Hil
  6. Onak eta txarrak
  7. Iraultza txikien asanblada
  8. Bueltatzen
  9. Kezkak
  10. Isiltzen banaiz
  11. Breyten
  12. Gelaneuria



Payola

  1. Folklore
  2. Gure dekadentziaren onenean
  3. Maravillas
  4. Dortoken mendean
  5. Achtung!!!
  6. Payola
  7. Paperezkoa
  8. Etorkizuneko aurrekari guztiak
  9. Hasi eta bukatu
  10. Arren, Darwish
  11. Jainko ateoa

martes, 11 de octubre de 2011

0

Faraday-en biografia




Ez zuen eskolara joateko aukera handirik izan, beraz, 13 urterekin, Faraday-k lan bat topatu beharrean zegoen eta Londresko azaleztaltzaile batekin ofizioa ikasten hasi zen. Bertan zazpi urtez aritu zen. zientziari buruzko liburu asko irakurri zuen, eta ez hori bakarrik, elektrizitatearekin zerikusia zuten esperimentuak ere burutu zituen. Bertan elektrizitatearekiko gogoa piztu zitzaion, baina hala ere, ez zekien asko matematikaz, ez zelako eskolara joan, baina kalkulu diferentziala ez bazuen ezagutzen ere, grafikoak egiteko trebezia berezia erakutsi zuen.


  • 1821. urtean motor elektriko bat sortu egin zuen.
  • 1831. urtean bere esperimentu nagusienak
  • Indukzio elektromagnetikoa adibidez gaur eguneko basea da gure teknologian. honekin elektrizitatea lor daiteke. Eta honen inguruan lege bat sortu zuen: Elektrizitate fluxua proportzionala izango da induzituaren eta bobinaren kable kantitatearekiko.
  • Berak erakutzi zuen korronte elktrikoa kablearen kanpoaldetik doala. Honetan basatu zen Faraday.en kaiola egiteko.
    Kimikan egin zituen deskubrimentuak:
  • Faraday-k ere egindaki deskubrimenduen barruan bentzenoa dago, hau materia organiko bat da. Ziklo bat osatzen du eta bertan sei karbono atomo daude eta hiru lotura bikoitz baina hauek tartekatuak dira.
  • Kloroa astertzen zegoenean beste bi kloruro karbonatu topatu zituen
  • Betaurrekoen klistalen barianteak topatu zituen



jueves, 29 de septiembre de 2011

0

ELEKTROMAGNETISMOA


Zentral termiko batean elektrizitatea sortzeko magnetismoa beharrezkoa dugu. Korronte induzitua fluxua aldatzen den arintasunarekiko eta indukzituaren espira kopuruarekiko zuzenki proportzionala da. Guzti hori Faraday-ek deskubritu zuen esperimentu bat eginez, bobina bat kablez inguratzen da eta imanez inguratuta jartzen da, bobina biratzean eremu magnetikoari esker elektrizitatea sortuz. Geroztik, bere deskubrimentu horri etekin asko atera zaio.

Zentraletan teknika hori erabiltzen da eta hori honela explikatuko dut:

Lehenik eta behin karburantea erre behar duzu, petroleoa, ikatza... gainean urez beteriko bidoi erraldoi eta itxi   bat jarriz, eta erretzen den karburanteak, likidoa lurrintzea ahalbideratzen du. Bolumena handitu egiten da, izugarrizko presioa sortuz, orduan, bidoiaren alde batean eskape bat jartzen da, eta gas hori sekulako indarrarekin ateratzen da.

Indar horrek turbina bat mugitzen du, eta oso arin hasten da biratzen. Turbina horren mugimendu arinaren ondorioz bobina bat mugitzen da, bobina eta turbina elkarri lotuta baitaude. Bobina hori kablez inguratuta dago eta kable horiek ahalbideratzen dute energia elektrikoa sortzea.

Horretarako biraka dabilen kablez inguratutako bobinaren ertzetan, bi iman jartzen dira, hau da, bobina hori kablez inguratuta dagoen bitartean, bi imanez ere dago inguratuta, orduan bobinaren energia zinetikoak, imanen eremu magnetikoarekin konbinatuz, elektrizitatea sortzen da, hau da, energia elektrikoa sortzen da, baina horretarako fluxu magnetikoaren abiadura aldatu behar da, fluxu magnetikoaren abiadura gero eta handiagoa denean, gero eta energia elektriko gehiago egongo baita.

Energia alternoa edo jarraia izan daiteke, bien arteko diferentzia handiena elektroietan dago, jarraiaren elektroiak denak alde baterantza daude ordenaturik, alternoan berriz elektroi guztiak desorientatuta daude. Zentraletan energia alternoa da sortzen dena eta ez jarraia.