jueves, 13 de octubre de 2011

Zergatik gertatzen dira lurrikarak?



Lurrikarak lurzoruaren astinaldi edo mugimendu bortitzak dira, jatorri tektonikoa edo bolkanikoa izaten dute normalean. Lurrikara gehienak plaka teknikoen mugetan konzentraturiko indarrek lurrazalaren egokitze bat behartzen dutenean gertatzen dira. Lurraren barruko deformazioaren indarra pilatzen da, gero bapatean askatu egiten da eta lurrikara sortzen da, ondoren, deformazioa berriro pilatzen hasten da. Hauek dira lurrikara baten faseak.

Lurrikaren lurrazpiko puntuari hipozentro deitzen zaio eta bere bertikalean duen lurrazaleko puntuari epizentro.Itsaspeko lurrikarek tsunamiak sor ditzake. Historiako lurrikara handiena Txinako estatuko "Shaanxi" lurrikara da. Baina beste lurrikara batzuk ere egon dira Indonesia ondoak gertatutako "Indiako Ozeano" , Txinako "Tangshan", Siriako "Alepo", Txinako "Gansu" hauek dira historian gertatutako lurrikara handienak.





Sismografia deitzen da lurrikarak aztertzen dituen zientzia eta zientzilariek lurrikarak aztertzeko eta neurtzeko oso tresna sentikorrak eta zehatzak erabili behar dituzte.

 Lurrikaren magnitudea Richterren eskalarekin neur daiteke.

Sortzen dituen kalteak Mercalliren intentsitate eskalan neurtzen dira normalean. Lurrikarek sortzen dituzten ondorioak kontuan hartuta, halakoak aurreikustea oso lagungarria izaten da, ondorioak jeisteko, adibidez, pertsona gutxiago hilko dira.

Lurrikarek biktima kopurua handia eragiteaz gainera natura ere sarritan kaltetzen du eta horrek ingurumenean aldaketa ugari sor ditzake.

0 comentarios:

Publicar un comentario