martes, 18 de octubre de 2011

Japongo hondamendia



Sendaiko lurrikara eta tsunamia, 2011ko martxoaren 11n Japoniako kostaldetik gertu gertaturiko 8,9 mailako lurrikara bat izan zen. Horren ondorioz 10 metroko olatuak zituen tsunamia sortu zuen. Hasieran 7,9ko magnitudea eman zitzaion. Japoniako Agentzia Metereologikoak tsunamiaren intentsitatea 8,4koa zela adierazi zuen, nahiz eta gero 8,8ra igo zuten. Lurrikara Oshika Penintsulan kokatu zuten, Tohoku eskualdearen ekialdeko kostaldean, 2011ko martxoaren 11n 14:46etan gertatu zen, eta 24,4 kilometroko sakonera izan zuen. Datuen arabera 3.373 hildako egon ziren eta beste 6.746 desagertu ziren, nahiz eta zenbakia askoz altuagoa izan zitekeen.
8,9ko magnitudearekin Japonian inoiz ikusitako lurrikara handiena da eta munduko 7.a da, eta Japonian azken 1.200 urtetan egondako lurrikararik handiena eta gogorrena izatea.


Baina hori ez zen txarrena izan...

FUKUSHIMA I ZENTRAL NUKLEARRA


Fukushima I zentral nuklearra, Japonioako Fukushimatik 11,5 km-tara dagoen zentral nuklearra da. Zentralak guztira 4.696 megawatteko potentzia zeukan, funtzionatzen zuenean. 1990ko urrian jarri zuten martxan, eta kalte larriak izan zituen 2011ko martxoaren 11an, 9,0 graduko lurrikarak eta, ondoren, tsunamiek Japonia hartu zutenean. Kalte larri horiek direla eta, uste da Fukushima I zentrala ez dela inoiz berriro martxan jarriko. 


2011ko Sendaiko lurrikarak Japoniako zentral nuklear guztiak geldiarazi zituen, baina herritik hurbil zegoen Fukushima I zentralaren kasuan, akats batzuk izan zituen eta leherketa izan zen 2011ko martxoaren 12an, eta zentralaren inguruan bizi ziren 100.000 pertsona euren etxeetatik atera behar izan zituzten. Hori dela eta gertatu zen Fukushimako hondamendi nuklearra. Geroztik ekintza eta laguntza ezberdinak jarri dituzte hondamendi hortan zerikusia izan zuten kideengan.

0 comentarios:

Publicar un comentario