jueves, 10 de noviembre de 2011

Adolf Hitler




Adolf Hitler diktadore alemaniarra izan zen XX.mendean.




Lehen mundu gerran parte hartu zuen eta bertan hainbat arrisku pasa behar izan zituen. Alemaniako burdinazko gurutzea eman zioten bi aldiz.




Gertaera horiek oso izen ona eman zioten bertako alemaniarren artean. Alemaniako gudaren ondoren jarraitu zuen eta armadan ardura eman Alderdi Nazional Sozialista espiatzea izan zen. Ez zuen lana behar bezala bete. Baina, handik lasterrera partidu hartako nagusia bihurtu zen.1923an porrot egin zuen eta estatu-kolpea jo zuen Munichen.




Hala ere, epaiketan jarri zioten zigorra, oso leuna izan zen, urte bateko espetxe zigorra soilik. Hizlari sutsu eta etorri handikoa izan zen 1933an kantzelari izendatzea lortu zuen. Segituan botere guztiak bereganatu zituen, gainontzeko alderdi guztiak ilegalizatu zituen, demokrazia ezabatu zuen eta Gestapo eratu zuen. Horregatik, lehenagotik ahoz eta idatziz egindako iragarpenak betetzen hasi zen, hasieran astiro astori hasi zen baina gero eta arinago juan zen. Juduak eta ezkertiarrak jazarri egin zituen, talde biok Versailleseko kapitulazioaren eta alemaniarren ezbehar guztien errudunak zirelakoan.




Handik gutxira Franco diktadoreari lagundu zion Espainiako gerran eta bere agindupeko hegazkinek Gernika eta durango bonbaz josi zituzten. Ekintza hura probalekua izan zen ordurako erabat erabakita zeukan Mundu Gerrarako.

0 comentarios:

Publicar un comentario