![](http://upload.wikimedia.org/wikipedia/commons/thumb/0/00/Flag_of_Palestine.svg/270px-Flag_of_Palestine.svg.png)
Bandera hau, horizontalean, koloretako hiru marra berdinez dago osatuta: beltza, zuria eta berdea, ezkerrean dagoen triangelu gorri batekin bateratuta. Horizontalean dauden hiru koloreek Abbastar Kaliferria, Omeiatar Kaliferria eta Fatimar Kaliferria adierazten dute. Triangelu gorriak berriz, Hachemiko dinastia.
Palestinarrek 1948an ospatutako Palestinar Konferentziatik aurrera berriro ere erabili zuten arabiar iraultzako bandera. Palestinaren Askapenerako Erakundeak Palestinarren ikur bezala ezarri zuen 1964an Jerusalenen egindako Palestinar konferentziaren ospakizunean. Azaroak 15, 1988an, Palestinaren Askapenerako Erakundeak betirako ezarri zuen bandera hau definitibo bezala.
ZIPREKO BANDERA
![](http://upload.wikimedia.org/wikipedia/commons/thumb/d/d4/Flag_of_Cyprus.svg/200px-Flag_of_Cyprus.svg.png)
Bandera hau, errepublikako presidenteak hautatua izan zen, Makarios IIIak hautatu zuen 1960an.
Greziako eta turkiako banderen kolore gorri eta urdina sahiestu zuten, bandera neutral bat egiteko, baina hala ere, bandera hau greziarren eta turkiarren simbolotzat hartzen da.
ESTATU BATUETAKO BANDERA
![](http://upload.wikimedia.org/wikipedia/commons/thumb/a/a4/Flag_of_the_United_States.svg/200px-Flag_of_the_United_States.svg.png)
Estatu batuetako bandera 26 aldiz aldatua izan da, 48 izardun banderak, 47 urte iraun zituen,. Ondoren 49 izarduna etorri zen, honek urte bat bakarrik iraun zuen, eta ondoren hau etorri zen, 50 izarduna.
Kolore zuria, azalean oinarritzen da, hau da, amerikarren azalean, nahiz eta jendea han beltza izan. Urdina berriz, zeruarengatik da, eta gorria odola eta sufrimendua. Lehen aipatu dudan bezela, izarrek nazioa osatzen duten estatuetako bakoitza adierazten du.
GREZIAKO BANDERA
![](http://upload.wikimedia.org/wikipedia/commons/thumb/5/5c/Flag_of_Greece.svg/200px-Flag_of_Greece.svg.png)
Bandera hau 1969.urtera arte bandera hau itsasoan bakarrik erabiltzen zuten. Bandera normal gisa gurutze bat zuen urdin bat zegoen eta hura erabiltzen zuten 1828tik. Kolorearen zergatiak, ondorio historikoak dira.
TXILEKO BANDERA
![](http://upload.wikimedia.org/wikipedia/commons/thumb/7/78/Flag_of_Chile.svg/200px-Flag_of_Chile.svg.png)
Bi errenkadaz osatuta dago: urdina eta zuria goikoa, eta gorria behekoa. Koadro urdinaren barruan bost puntatako izar zuri bat dago.
0 comentarios:
Publicar un comentario