Berri txarrak, 1994an Lekunberrin (Nafarroan) sorturiko talde bat da. Taldea lau pertsonaz zegoen osatuta, baina 2004ean Aitor Orejak (gitarra) taldea utzi zuen, eta orain taldea Gorka Urbizuk (ahotsa eta gitarra), Galder Izagirre (bateria) eta David Gonzalezek (baxua) osatzen dute.
Talde honek, rocketik abiatuta, poparen sentsibilitatea eta metal menderaezinaren indarra jasotzeko gai dira. Euskal Herriko talde arrakastatsuenetako bat da. Girak mundu osotik zehar egin dituzte: Ingalaterran, Danimarkan, Alemanian, Estatu Batuetan, Mexikon...
Lehenengo lana Berri Txarrak deiturikoa izan zen, 1997an burutua. Baina lehen ezustea 1999an etorri zen ikasten izeneko disko izugarriarekin. Ondoren 2001 eta 2003 urteetan Eskuak/Ukabilak eta Libre diska ezin hobeak egin zituzten. Baina dudarik gabe 14 urte hauetako lan onena 2005ean egin zuten Jaio.Musika.Hil kaleratuz. Bost urte geroago Payola izeneko disko bitxia kaleratu zuten, arrakasta handia eduki zuen, Payola gira 2011ko udan amaitu zen, bere 700.kontzertuarekin. Gernikan bukatu zuten izugarrizko kontzertu batekin. Orain bertan Californian daude bere 7.lanari azken ukituak ematen. Azaroaren bukaerarako aterako dute "Haria" diska.
DISKOGRAFIA
Jaio.Musika.Hil
- Zertarako amestu
- Berba eta irudia
- Oreka
- Iparra galdu, hegora joan
- Jaio.Musika.Hil
- Onak eta txarrak
- Iraultza txikien asanblada
- Bueltatzen
- Kezkak
- Isiltzen banaiz
- Breyten
- Gelaneuria
Payola
- Folklore
- Gure dekadentziaren onenean
- Maravillas
- Dortoken mendean
- Achtung!!!
- Payola
- Paperezkoa
- Etorkizuneko aurrekari guztiak
- Hasi eta bukatu
- Arren, Darwish
- Jainko ateoa
0 comentarios:
Publicar un comentario