Gaur egun, drogak, gazteak kezkatzen dituen gai nagusienetariko bat da. Jendea, oso gazte hasten da kontsumitzen, gaur egun gazteen %75ak drogak kontsumitzen baititu. Herriko edo beste edozein festetan, gazte ugari, edo ia gazte denak ikusten ditugu drogekin. Horietako batzuk txarto egoten dira, ez dituztelako ondorioak ikusten, itsututa sartzen dira drogen atalean.
Drogen erabilpenaren kausa bat, gauza berriak probatzeko beharra izaten da. Festen arloan, lehen aipatu bezala, jende asko ikus daiteke drogak kontsumitzen eta hori ikusita, jendeak eurek egiten dutena egiten dute, beraz, jendea engantxatu egiten da. Baina ez hori bakarrik, koadrila bateko pertsona gehienak drogak kontsumitzen hasten badira, normalean, guztiek amaitzen dute droga kontsumitzen, baztertuak ez sentitzeko edo beste edozein arrazoirengatik.
Horrelako kasuak saihesteko, kontrol gehiago egon beharko lirateke. Festetan adibidez, alkohol kontrolak jarri, eta adingabeko bati alkohola edan duela ematen badio, isun bat jartzea izango zen egokia. Horrela kontsumoaren kopurua gutxitzea posible izango zen.
Beste eragileetako bat, lokala hartzearena izan daiteke. Gaur egun, koadrilen ehuneko handi batek du lokal bat alokatuta. Lokal horiek kontrol gutxidunak izaten dira eta askotan 18 urte baino gutxiagokoek alokatzen dute lokala.
Lokal bat, arrazoi ezberdinengatik hartu daiteke, batzuek erretzeko alokatzen dute, beste batzuek berriz, lokala droga kontsumitzen hasi baino arinago hartzen dute, gehienetan, hauek, drogak kontsumitu gabe hartzen duten pertsonek, kontsumitzen amaitzen dute.
Gazteak, ez dira kontrolatuak sentitzen, ez gurasoak eta ez ezagunak ezin direlako bertan sartu. Beraz, gurasoek harrapatzearen kezka hori baztertu egiten da. Baina zer gertatzen da drogak kontsumitzen ez dituen jendearekin? Arlo honetan ere lagunek eragin handia dute. Tabakoarekin adibidez, lokalaren ildotik jarraituz, kea lokal osotik zabaltzen da. Egunero ke hori zabaldu ahala, tabakoa gero eta normalagoa da. Azkenean hain normala bihurtzen da, jendeak erretzen amaitzen duela, eta horrela kontsumoa ere igo egiten da.
Hori saihesteko, lokalaren jabeak baldintza batzuk jarri beharko zituen, alokatzerakoan adibidez, abisatu, drogekin harrapatuz gero, isuna eta kaleratzea datorrela. Horretarako, noizean behin, lokalera joan eta errepasoa eman, lurrean tabakoaren hondarrak badaude, edo droga arrastoak aurkitzen baditu, ondorioak jarri, kaleratzea, edo behar dena.
Bestalde lotsagarria da komunikabideek gaiarekiko duten jarrera. Droga, tabakoa eta alkohola batez ere, edozein kate eta filmetan agertzen da, gauza normal bat balitz bezala, edo ondorio txarrak izango ez balitu bezala. Edozein umek edo gaztek hori ikusi dezake, eta askotan aipatu dudan bezala, gauza normaltzat hartu.
Horrez gain, zenbait filmetan, drogak azaltzen diren festak agertzen dira, eta horrela, gazteak hori egiten saiatzen dira, euren idolo edo pertsonaia famatuari imitatuz.
Hori saihesteko, irtenbide zuzen bat dago: telebistako edo kateetako jabeak ongi aztertu behar du telebistan jartzen duena, eta ekar ditzakeen ondorioak aztertu. Edo bestela, jartzen diren filmak, ordu zehatzetan jarri, ordu txikietan, eta ez eguerdi aldean ume eta gazte guztiak telebista ikusten ari direnean.
Azkenik kausa gurasoen eragina da. Adituek diotenez, drogatzen diren gurasoen seme gazteen %90-ak gutxienez droga bat kontsumitzen du. Guraso batzuen jokabidea lotsagarria da.
Txikitatik, tabakoa edo alkohola, droga ez balitz bezala hartzen dute. Edukazio txarra iruditzen zait guraso bat bere semearen aurrean zigarroa piztea edo sekulako mozkorra harrapatzea.
Horren aurka, konponbidea gurasoen esku dago, hau da, gurasoek izan behar dute kontu handiagoa. Hori egiten badute semearen txarrerako dela, semeek berdina egin dezaketelako, eta droga kontsumituz gero, gutxienez semearen aurrean ez egin.
Guzti honen konklusiolez, esan beharra dago, gazteen jarrera txarra izateaz gain, errua ez dela beraiena bakarrik. Gazteek ikusten dutena egiten dute, eta txikitatik oinarri desegoki bat jarri bazaie, beraiek pauso horiek jarraituko dituzte. Ez gabiltzala jostailuekin jolasten, drogekin gaudela, eta hori gauza serioa da. Jendea hil ere egin da drogengatik, eta hori gure esku dago: ez bada kontu handiz hartzen, orain trago pare batekin hasten den gazteak, gero droga gogorragoekin bukatzen du.
Beñat Alonso
0 comentarios:
Publicar un comentario