jueves, 9 de febrero de 2012

Iñaki Urdangarin



Iñaki Urdangarin, Zumarragan, Gipuzkoan, 1968. urteko urtarrilak 15ean jaio zen.

BIOGRAFIA

Bartzelonako taldeko eskubaloi taldean aritu zen hamalau urtez, 1986 eta 2000 urte bitartean. Internazionala ere izan zen, Espainiako eskubaloi taldean Joko Olinpikoetan hiru aldiz parte hartuz. Bertan bi aldiz brontzezko saria lortu zuen, Atlantan 1996an eta Sidneyn 2000. urtean. Nahiz eta 2000. urteko sari hori irabazi, urte horretan erretiratu zen.

1997ko urriaren 4an,  Cristina de Bornonekin ezkondu zen Bartzelonako Danta Eulaliako katedralean. Horren ondorioz, Palma de Mallorcako errege bilakatu zen.
Bikote honek lau seme-alaba izan ditu:
   -   Juan Valentin de Todos los Santos.
   -   Pablo Nicolas Sebastian de Todos los Santos.
   -   Miguel de Todos los Santos.
   -   Irene de Todos los Santos.

Diplomatua izan zen zientzia enpresarialetan Bartzelonako Unibertsitatean, eta horrela lizentziatua izan zen Empresen Gidaritza eta Administrazioan. Masterrak ere lortu zituen, haietako bat, Business Administration, ESADEren eskuetatik.  

POLEMIKA

2011-ko azaroan, Urdangarin eta bere kideak, Babel kasuarengatik aztertuak izan ziren. Azaroaren 10ean, prentsan eta beste leku askotan agertu zen berria, esaten zuten, agian, berak eramaten zuen Noos institututik diru publikoa desbiatu zuela.

Carlos García Revenga ere aztertua izan zen, Noos institutuko beste kide bat eta beste pertsona garrantzitsu bat erregearen etxean.

Berri baten bitartez, la Zarzuelak, Iñaki Urdangarin bere ekintzetatik baztertu zuen 2011ko abenduaren 12an, bere jarrera ez zelako ona izan erregearen etxerako.

2011ko abenduaren 29an Jose Castro epailearen bidez inputatua izan zen, eta 2012ko otsailaren 6an adostu zuten eguna, eguna atzeratzeko aukerarekin. Imputazioa gertatu eta bi egunera, Jose Castro epaileak atzerapena onartu zuen Urdangarinen deklarazioa 2012ko otsailaren 25ean izan zedin.

0 comentarios:

Publicar un comentario