![](http://upload.wikimedia.org/wikipedia/commons/thumb/d/da/Plato_Pio-Clemetino_Inv305.jpg/220px-Plato_Pio-Clemetino_Inv305.jpg)
Platon, grekoz Πλάτων, ka. 428.urtean jaio eta ka. 347. urtean hil zen.
Filosofo grekoa izan zen, Socrates eta Aristotelesen maisu eta familia humil eta aristokrata batekoa zen. Platon, Aristotelesekin batera, gauza asko determinatu zituen.
Atenasen jaio zen. Bere aitak, Ariston izena zuen, eta bere ama, berriz, Periktione, familia aristokrata baten jaio zen. Platonen jaiotzezko izena Ariston izan zen. Sokratesen ikasle bihurtu zen eta bere eragina erabatekoa izan zen Platonengan, eta bere maisu eta eredu bihurtu zen. Diogenes Laertziok ematen dituen gaztetako beste datu batzuk, hala nola kiroletan nabarmendu zela eta antzerkian ere aritua zela, ez dira fidagarritzat jotzen.
Sokrates, k.a 399 urtean izan zen kondenatua, eta bere ikasle guztien aurkako talde edo kanpaina bat jarri zuen atenasen. Horren ondorioz, Platonek Atenasetik alde egitea besterik ez zuen izan, Sokratesi gertatu zitzaionaren beldurrez. Hamaika edo hamabi urtez egon zen Atenasetik kanpo eta urte horietan bidaia ezberdinak egin zituen mediterraneo inguruan, horren adibide dira, Megalan, Silizia, Zirene, Egipto, Persia...
Sliliziatik bidaiak egiterakoan, esan ohi da, Pitagorasen jarraitzaileekin harremanetan egon zela, eta hauek matematikarako zuten joera bereganatu zutela.
Mendeetan zehar, esan ohi da akademiaren atari gainean, lelo bat zegoela: Geometria ez dakien inor ez dadila hona sartu.
Uste da, silizian, ka 387. urtean izan zela gutxi gora-behera, bertan Dion siliziako Dionisio I. erregearen generalarekin izan omen zituen harreman estuak. Platonek zituen ideia politikoak praktikan jarri nahian abiatu omen zen Platon Siziliara. Baina bere saiakerak porrot egin zuen, Dionisioaren babesa galdu eta esklabo bihurtu ere egin omen zuten, azken datu hau fidagarritzat jotzen ez bada ere. K. a. 385. urtearen inguruan Atenasera itzuli zen eta Akademia izeneko ikastetxea eraiki zuen.
Siziliako Dionisio II.a agintera heldu zenean, K. a. 367 urte inguruan Siziliarako bigarren bidaia egin zuen, Dionek bultzaturik, errege berriari filosofia eta gobernu ona erakutsi nahian. Bigarren bidaia hau ere ez zen ongi bukatu. Erregeak bere aurkako matxinada bat antolatzea leporatu zion Dioni eta erbesteratu egin zuen. Platon atxiloturik geratu zen Sizilian. Azkenean, erregearen baimenaz Atenasera itzuli eta Dionekin elkartu zen Akademian. Bertan 4 urte igaro ondoren eta Dionisio erregearen eta Dionen beraren eskariei jarraituz, Siziliako Siracusara itzuli ziren K. a. 361. urtean. Gauzak ez ziren orduan ere ongi suertatu eta Platon berriz ere atxilotu egin zuten eta Dionek ihes egin behar izan zuen. Honek armada bat osatu eta Sizilia bere gain hartu nahi zuen, azkenean erahila izan zen ordea. Platon Atenasera itzuli eta Akademian eman zituen bere bizitzako azken hamahiru urteak, K. a. 347 urte inguruan hil zen arte, 80 bat urterekin.
0 comentarios:
Publicar un comentario