Denok dakigu orain arte "Athletic de Bilbao" futbol taldeak betidanik erabili dituela euskal jokalariak. Baina zer gertatzen ari da? Eta hori baino garrantzitsuagoa, zer gertatuko da etorkizunean?
Ohitura hori galtzen ari da, adibide bat jarriko dut, gustatuko al zitzaizun San Mamesen beltza edo beste arraza bateko norbaitek debutatzea? Athleticeko edozen zaleri galdera hau egiten badiozu erantzuna garbia izango zen, ezetz.
Oraintxe bertan Athleticean beltza den jokalari bat dago, Ramalho alegia, horrek ez du esan nahi euskalduna ez denik, baina zenbait zaleren ustez, gehiengoaren ustez, ez luke San Mamesen debutatu behar. Denok dakigu ez dagoela ondo beste kolore batekoa izateagatik, eskubideak kentzea, baina inoiz ez du beltz batek San Mamesen jokatu, eta hori zerbaitegatik da.
Nire ustez, Athletic taldeari, daukan altxor hori kentzen badiozu, dena kentzen diozu, begira Erreala eta Osasuna, ez dira berdinak, Athletic askoz maiteagoa eta ohore gehiagokoa da, hori bistan da.
Dirua beharrezkoa da, eta dirua kalitatearekin dago lotuta, beraz europako txapelketetara joatea behar beharrezkoa da.
Beste gai eztabaidagarri bat, San Mames berriarena izan daiteke, ba al dago dirurik beste zelai bat egiteko? nondik irtengo da diru hori? Gainera, zergatik egin horrelako zelai bat, San Mames zaharra oraindik egoera onean badago?
Baina arazo bat dago, Athleticek ez du sekula europako titulurik irabazi, eta horrela ez dago diru asko lortzerik, urte askotan urtean zehar hor ibili da baina azken aldian ez dabil oso fin. Nahiz eta orain europako txapelketa jokatzen ari den, argi ikusten da beste garai batzuetan askoz hobeak zirela Athleticeko jokalariak.
Inork ez daki aurrerantzean zer gertatuko den Athleticekin, baina gaur egungo Athletic ez dela historian zehar ikusi dugun Athletic da argi dagoen gauza bakarra.
0 comentarios:
Publicar un comentario