jueves, 26 de enero de 2012

Eguberriaren Sorrera




Esan ohi da, eguberriak jatorriz bi iturri dituela:


Argiaren festa


Eguberri hitzak, nahiz eta mende askotan kristau tradizioak estali, neguko solztizioa, eguna luzatzen hasten den garaia eta ondoriozko ospakizuna adierazten dizkigu, egun berri baita hitz horren jatorria. Gabon hitza berriz, gau on da hitzaren jatorria.

 Eguna pixkanaka laburtuz doan aldia, amaitzea geroztik luzatzen hastearen fenomenoa gizakiak tropikotik kanpo bizitzen hasi zenetik ezagutu zuen.


Kristoren jaiotza



 Natibitatearen ospakizuna Maria sortzez garbiaren festarekin hasten da, abenduaren hasieran. Honetan aingeruak Jesusen ama izango zenari Izpiritu Santuaren eraginez haurdun geratuko zela jakinarazi zionekoa ospatzen da. Abendua, beraz "adventus" edo "etorrikoa"ren itxaronaldia da. Ez da segurua Nazareteko Josu (Joshua edo Yeshua) abenduaren 24etik 25erako gauean jaio zela, antza denez udaberria ala uda behar zuen izan. Eta Elizak data honetan kokatu baldin bazuen, kristauak ez ziren ospakizunak estaltzeko izan zela ere badirudi, erromatarren Saturnaliak, esaterako.






[aldatu]

0 comentarios:

Publicar un comentario