NAZIOARTEKO UNITATE SISTEMA
Nazioarteko unitate sistema, 1960. urtean sortu zen, "Conferencia General de Pesas y Medidas"en eskutik. Unitate Sistemarik edatuena da bai merkataritzan eta bai zientzian. Sistema metrikoaren bertsio berria dela esan daiteke.
Honako hauek dira oinarrizko unitateak.
- Luzera: Argiaren abiaduraren arabera definitzen da. Metrotan (m) neurtzen da. -Metro: Argiak segubdi baten (1/299.792.458)ean hutsean ibilitako bidearen luzera Distantziak neurtzeko unitatea. 39,37 azbeteren baliokidea.
- Masa: Lege fisikoetan oinarrituriko definizioa bilatzen ari da. Kilogramotan (kg) neurtzen da. -Kilogramo:
- Denbora: Denbora atomikoaren arabera definitzen da. Segundutan (s) neurtzen da. -Segundu: 9 192 631 770 zesio-133 atomoaren oinarrizko egoeraren maila hiperfino bien arteko trantsizioari dagokion erradiazioaren periodoren iraupena da.
- Korronte elektrikoaren intentsitatea: Anperetan neurtzen da eta eremu elektrikoaren arabera definitzen da.
- Tenperatura: Kelvin unitatean neurtu ohi da.
- Sustantzia kantitatea: MOL-tan neurtzen da, eta Avogadroren zenbakian oinarritzen da kasu batzutan.
- Argi intentsitatea: Kandelen bidez neurtzen da.
UNITATE ERATORRIAK
Unitate eratorriak oinarrizko unitateen biderketez, zatiketez eta berreketez sortutako unitateak dira.
Adibidez:
- Angelu laua (rad)
- Angelu solidoa (sr)
- Indarra (n)