martes, 29 de mayo de 2012

0

Urtaroak



Munduak eguzkiaren inguruan ematen dituen birengatik gertatzen diren sasoiak dira urtaroak.
Birak eliptikoak direla esan daiteke eta hori dela eta 6 hilabetean baten aldez aldatzen da, 
horregatik 6 hilabetero estazio aldaketa oso bat gertatzen da eta beti iraupen berdina izaten dute.
Iraupen desberdina duten urtaroak erditik gertatzen direnak dira, ibilde eliptikoa dutenez munduaren 
abiadura aldatu egiten baita.
Urtero munduaren ibilbidea pixkat aldatzen da gardu batzuetan, baina hori ez da oso nabaria, beraz 
ez zaio kasu handirik egiten..

Orain urtaro bakoitza banan-banan aztertuko dugu.

UDABERRIA:
Ipar hemisferioan martxoaren 20 eta 21 egunen artean eta Hego hemisferioan irailaren 22 eta 23 egunen 
artean. 

UDA:
Udako solstizioan abenduaren 21ean australean eta ekainaren 21ean hasten da.

UDAZKENA:
Martxoak 20-21ean Hego hemisferioan eta iralak 22-23an Ipar hemisferioan.

NEGUA:
Abenduaren 23an izan ohi da.
0

Aste santua



Aste Santua kristauen erlijioan, Erramu igandean hasi eta Larunbat Santuan bukatzen den astea da. Egun horietan Jesukristoren nekaldia eta piztuera ospatzen da.

Egun santuak diren horiek baino lehenago Garizuma (bertan eukarista eta ostegun santua ospatzen da) ospatzen da eta Garizumarekin bukatzen da.

Aste Santua zabaltzen duen eguna Erramu Santua da. Erramu domekako ohitura bezela Euskal Herrian egun horiek bereinkatuak izan daitezen 
erramuaren adarrak eramaten dira elizara.

Ostiral Santuko eukaristian Jesusen Gurutzilkaketa ospatzen da. Hemen urrengo urteetako Ostiral Santuak:




Urteak   Datak                                                        
2000     Apirilaren 21a
2001     Apirilaren 13a
2002     Martxoaren 29a
2003     Apirilaren 18
2004     Apirilaren 9a
2005     Martxoaren 25a
2006     Apirilaren 14a
2007    Apirilaren 6a
2008    Martxoaren 21a
2009    Apirilaren 10a
2010    Apirilaren 2a
2011    Apirilaren 22a
2012    Apirilaren 6a
2013    Martxoaren 29a
2014   Apirilaren 18a
2015   Apirilaren 3a

Aste Santua kalkulatzeko arazo ugari izan dira historia zehar, horretarako sistema hau ezarri dute:
Funtzionamendua: a,b,c,d eta e letrak erabili dituzte. N eta M -ren orden 24 eta 5 zenbakiak esarri dituzte eta  A gauden urtea izango da.

a: A/19 ren hondarra
b: A/4 ren hondarra
c: A/7 ren hondarra
d: A/30 ren hondarra
e: (2b+4c+6d+N)/7 ren hondarra
d+e 10 baino txikiagoa bada paskuaren eguna martxoaren (d+e+22) izango da eta handiagoa apirilaren 
(d+e-9) izango da.

martes, 22 de mayo de 2012

0

Esperanza Agirreren deklarazioak


Ereserkia txistukatzen badute, Errege Koparen finala suspenditu beharko litzateke”, gutxi gora-behera hoiek izan dira Esperanza Agirrek, madrilgo komunitateko presidentak bota dituen hitzak Errege Kopako finalaren inguruan. 
Nik uste dut berak esandakoak ez duela zentzurik. Alde batetik ikusleak daude, beste alde batetik jokalariak, gainera politikak ez du kirolarekin kasu hontan zerikusirik baina ni ez naiz politika kontuetan sartuko, ez dudalako ezer ere ez ulertzen. Baina esan dudan bezala, alde batetik ikusleak daude, eta beste aldetik jokalariak, eta bakarrik jokalarienganako errespetuarengatik ez zen deklarazio hori egin behar, jokalari batzuentzat lehiaketa hori irabaztea ametsa da, eta emakume batek bota dituen deklarazioengatik ez da amets hori deuseztatuko.
Gainera beste adibide bat. Athletic-en edo beste zenbait Euskal taldeen partiduetan jendeak haien kontra sekulakoak abestu eta esaten ditu, eta horregatik partidak suspenditzen dira? Ezetz uste dut. Hori da dena, lotsagarria iruditzen zait jendea non sartzen den politika kontuak defendatzeko.

jueves, 3 de mayo de 2012

0

UEFA txapelketa 1976-77


Orain dela 25 urte inguru Athletic futbol taldea, UEFA europako txapelketako finalera heldu zen. Hau izan zen bere bilakaera txapelketa honetan. 
Hasieran Ujpest Dozsa taldearen gainetik pasatu zen. Etxeko partida 5-0 irabaziz, nahiz eta Hungarian beste talde hori gaindituz 1-0.
Ondoren Suitzako Basel taldearen aurka gailendu zen, San Mamesen 1-1 berdinduz eta Suitzan 1-3 irabaziz hurrengo fasera pasatu zen, final zortzirenetara alegia.
Bertan AC Milan talde Italiarrarekin aritu zen nor baino nor. 4-1 irabaziz eta 1-3 galduz. 
Hori dela eta final laurdenetan ikusi ahal izan genuen Bartzelonaren aurka. Eta nola ez, gailendu egin zen 2-1 eta 2-2 emaitzekin. 
Aste bat beranduago Molenbeek-en aurka jokatu behar zuten eta lanak beteta finalera pasatu ziren.
Juventus zuten finalean itxoiten. Baina zoritxarrez Turingo taldea gainditu zitzaien, nahiz eta itzuliko partida 2-1 irabazi joanekoan 1-0 galduz Juventusek eraman zuen etxera garaipena.